UDAZKEN KULTURALA

'Bakean dagoenari, bakean utzi' bakarrizketa, ostiralean

Kronika - Erredakzioa 2019ko abe. 7a, 00:00

Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai, datorren ostiraleko hizlariak.

Bakarrizketa eskainiko dute datorren ostiralean Ereñotzuko Ur-mian. Gaueko 22:00etan hasita izango da, Udazken Kulturalaren barruan.

Bakean dagoenari bakean utzi bakarrizketa antolatu da da­to­rren ostiralerako. Gaueko 22:00e­tan izango da Ereñotzuko Ur-mia elkartean. Mirari Mar­tia­rena eta Idoia Torregarai izan­go dira hizlariak, eta ba­karrizketa euskeraz izango da.

 

Bakean dagoenari...

Aipatutako, Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai artistek elkarrekin jositako sei ba­ka­rriz­­ke­ta aurkeztuko dituz­te. Euskara eta generoa umo­re­­gai har­tuta, euskalkiak, ono­­­­ma­­­to­­pe­iak, amatasuna, gorpuz­ta­su­na eta kristalezko sabaia izan­go dituzte hizipide, besteak bes­te, ordubete inguruko eman­kizunean. Kritika eginez, dese­raikiz eta barre eginez, baz­­terrak zirikatuko dituzte. Be­raz, gonbitea luzatu nahi i­zan dute, jendea animatu eta bertaratzeko eskatuz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!