Udazken kulturala

'Black is Beltza' pelikularekin, 1965eko New Yorkera egingo du atzera Udazken Kulturalak, ostiralean

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 23a, 00:00

Demode Quarteteko laukotea, San Antonio elizako aldarean igota

Fermin Muguruzaren filma jarriko dute azaroaren 29an, gaueko 22:00etan ludotekan. Kontatzen du, New Yorkeko desfilean aterako direla Iruñako erraldoiak, baina ez denak...

Demode Quartet laukotearen musika eta umoretik, marrazki bizidunetara egingo du salto, Ere­ñotzuko Udazken Kultu­ra­lak; eta zehazki, atzera saltoa izan­go da: 1965eko New Yorkera.

Black is Beltza pelikula jarri­ko dute datorren ostiralean, aza­roaren 29an, gaueko 22:00etan ludotekan. Fermin Muguruza­­ren filma da, helduentzako ani­ma­­zio­koa; eta kontatzen du, 1965eko urrian Iruñako erral­do­­ien konpartsa gonbidatu zute­la, New Yorkeko desfilean par­te hartzera. Ez zuten, ordea, de­nek par­te hartu: arrazagatiko be­reiz­­ke­ria tarteko, hango agin­ta­riek debekatu egin dute erral­doi bel­tzen partehartzea.

80 minutuko iraupena dau­ka, eta Muguruzak, Harkaitz Canok eta Eduard Solak idatzi dute gidoia. Protagonistei aho­tsa, berriz, hainbat aktorek jarri diete: Unax Ugalde, Iseo, Isaach de Bankolé, Sergi Lopez, Ma­ría de Medeiros, Emma Suárez...

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!