Udazken Kulturala

Demode Quartet laukoteak emango du gaur kontzertua, Udazken Kulturaleko programaren barruan

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 16a, 00:00
Demode Quartet laukoteak emango du gaur kontzertua. Argazkia: Josu Odriozola.

Elizan ariko dira iluntzeko 19:30etan hasita. Sarrerak bertan erosi ahal izango dira; helduenek 5 euro balio dute, eta umeenek, 2. Publikoaren barre algarek osatuko dute emanaldia.

Demode Quartet laukoteak kon­­tzer­tua emango du gaur, 19:30­etan  hasita, Ereñotzuko San An­to­nio elizan. Olak auzo el­kar­te­ak antolatu du, Udazken Kul­tu­raleko programazioaren barruan.

Emanaldiarekin gozatu ahal izateko, sarrera erosi beharko da. Bertan jarriko dira salgai, emanaldiaren aurretik. Heldu­en sarrerak 5 eurotan jarriko dira, eta umeenak, 2 eurotan.

Musika notak eta barre algarak

Laukote honek ahotsak era­bil­tzen ditu gehienbat, musika ema­­­nal­­di­a sortzeko, tarteka mu­­­si­­ka tresnaren bat ere jo­tzen ba­dute ere: pianoa, ka­jo­­ia, gitarra edota biola. 2010 ur­­te­­an hasi zuten ibilbidea, Iru­ñe­an, eta ordutik makina bat kontzertu eman ditu. Bai­ta makina bat artistaren doi­nu­en bertsioak egin ere. Are­tha Franklin, Queen edota Ma­do­nna­rekin hasi ziren, eta Itoitz, Be­nito Lertxundi edota Xabier Le­te­ren­ganaino ere iritsi dira. Baina aldatu ez dutena da, ema­nal­di guztiei ematen dieten umo­re ukitua. Publikoaren ba­rre algarek osatzen dute nor­ma­lean, emanaldia.

Aretha Franklin, Queen, Madonna edo Itoitz, Lertxundi eta Leteren bertsioak egiten dituzte


Eszenatoki gainera igotzen den laukotea osatzen dute Joli Pascualenak, Mikel de la Fuen­tek, Iker Huitzik eta David Ros­cok, baina teloiaren atzean iza­­ten da, gidoilari eta eszena zu­zen­dari lanetan, Patxi Barco.

Bi emanaldi, bukatzeko

Gaurkoaren ondoren, gutxi ge­ra­tu­ko da Udazken Kulturako programazioarekin bukatzeko. Hurrengo emanaldia hilaren bu­ka­e­ran izango da, eta az­ke­ne­koa, abenduan.

Azaroaren 29an Black is Bel­tza pelikula ikusi ahal izango da ludotekan, gaueko 22:00etan hasita. Fermin Muguruzak zu­zen­­du­ta­ko marrazki bizidun fil­ma da.

Bukatzeko, abenduaren 13an, 22:00etan Ur Mian, ba­ka­rriz­ke­ta saioa egingo dute Mi­ra­ri Martiarenak eta Idoia To­rre­garaik: Bakean dagoenari ba­ke­an utzi.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!