Udazken Kulturala

Ogi tailerra bukatuta, Demode Quarteten musika

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 9a, 00:00
Atzo hasitako ogi tailerra gaur borobilduko dute, dastaketarekin.

Gaurkoa tailerreko azken eguna izango da. Kontzertua gaur zortzi emango dute.

Bukaera aldera gerturatzen ari da Udazken Kulturaleko egitaraua. Dena den, azaroan sartu berritan, hainbat ekitaldiri emango zaie hasiera, eta abenduaren ere izango da zerekin segi.
Gaur bertan, ogi ekologikoa egiten ikasteko tailerreko bigarren saioan hartuko dute parte izena eman zutenek. Atzo egin zuten aurrenekoa, eta gaur borobilduko dute ikastaroa, ogi dastaketarekin, eta segidan egingo duten bazkariarekin.

Demode Quartet, elizan
Azaroarekin jarraituta, hu­rren­go ekitaldiak ere zehaztuta daude. Datorrena, hilaren 18an izango da, larunbatarekin; Demode Quartet laukoteak kontzertua emango du elizan, arratsaldeko 19:30etan hasita.
Kantu ezagunak abesten di­tuen laukotea da Demode Quartet, eta emanaldi guztietan umorea izaten dute ar­datz.

‘Black is BEltza’ eta bakarrizketa
Agenda osoa borobiltzeko, hilaren 29an Black is Beltza pelikula ikusi ahal izango da 22:00etan, ludotekan.
Bukatzeko, berriz, Bakean dagoenari bakean utzi bakarrizketa saioa egingo dute Mirari Martiarenak eta Idoia Torregaraik abenduaren 13an, 22:00etan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!