Ereñotzuko Udazken Kulturalaren barruan ogi tailerrak antolatu dituzte ostiralean eta larunbatean. Bazkaria ere egongo da larunbatean eta izena emateko azken eguna gaur arte luzatu da Auzo Udalean bertan. Bazkaria barne 15 euro balio du. Bi egunetan zehar ogia nola egin erakutsiko dute eta azalpen desberdinak emango dituzte. Ostiralean ogi tailerraren lehenengo saioa hasiko da, 17:00etan. Larunbatean ogi ekologikoa egiten ikasteko bigarren ikastaroa emango da Ur Mian. 08:00etan hasiko da eguerdiko 13:30ak arte. Ondoren egingo dira ogi dastaketa eta bazkaria.