udazken kulturala

Ogi tailerrarekin hasiko da azaroa

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 2a, 00:00

Xaboi tailerra Josune Eizmendi eta Izaskun Gurrutxagak eskaini zuten.

Datorren ostiralean eta larunbatean ogi ­tailerra egingo dute. Astelehena da dastaketarako izena emateko azken eguna.

Ereñotzuko udazken kulturalak aurrera jarraitzen du urriko egitaraua bete eta gero, gainera arrakastarekin aurreko ostiralean eman zen xaboi tailerrarekin gertatu bezala. Au­zo­­tarrak animatu ziren eta oraindik ere aukera dago aza­ro­ko ekitaldietan parte hartzeko. 

Datorren ostiralean eta la­runbatean, azaroaren 8an eta 9an, ogi tailerra emango da eta bigarren saioko bazkarian eta ogi dastaketan izenemateko azken egu­na astelehena, azaroaren 4a da, Auzo Udalean bertan. Txartelak 15 euroan salgai daude. Bi egunetan zehar ogia nola egin erakutsiko dute eta azalpen desberdinak emango dituzte.  

Ostiralean ogi tailerraren lehenengo saioa hasiko da, 17:00etan. Bertan, Eguzkileire okindegiaren eskutik, ogi ekologikoa nola egin ikasi ahal izango da Ur-Mian. Ondo­ren, 19:30etan bideo emanaldia egongo da Ludotekan (de­nontzat irekia).

Larunbatean, hilak 9, ogi ekologikoa egiten ikasteko bigarren ikastaroa emango da Ur Mian. 08:00etan hasiko da eta goizean zehar luzatuko da eguerdiko 13:30ak arte. On­doren egingo dira ogi dastaketa eta baz­karia. 

 

Egitaraua

  • Azaroak 8: Ogi tailerra Eguzkileire okindegiaren eskutik. 17:00etan ogi ekologikoa nola egin ikastaroaren 1.saioa Ur-Mian. 19:30etan bideo emanaldia Ludotekan (denontzat irekia). 
  • Azaroak 9: Ogi ekologikoa nola egin ikastaroaren 2. saioa, Ur-Mian. Ondoren, ogi dastaketa eta bazkaria. Txartelak 15 euroan salgai, Auzo Udalean. Apuntatzeko azken eguna: azaroak 4, astelehena izango da.
  • Azaroak 16: Demode Quartet kontzertua. Lekua: Elizan. Ordua: 19:30.
  • Azaroak 29: Black is beltza pelikula. Lekua: Ludotekan. Ordua gaueko 22:00etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!