Udazken kulturala

Lizarrako ‘martxatik’, Zumaiako Flyschera

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 26a, 00:00

Zumaiara egingo dute irteera gaur, ereñotzuarrek. Aurreko larunbatean, Lizarran izan ziren adinekoak: paseoa, bazkaria, bingoa, dantzaldia....

Udazken kulturalaz gozatzen jarraitzen dute ereñotzuarrek, eta aurreko larunbatean Liza­rran izan baziren adinekoak, Zumaiara joango dira auzotarrak gaur, Flyschera bisita egitera. Goizeko 09:15etan abiatuko dira autobusean, eta Zu­ma­ian bertan bazkalduko dute.

Lizarrara, 15 laguneko taldea joan zen, arduradunarekin ba­te­ra, eta martxa ederrean pasa zu­ten eguna: Iratxen hamaiketakoa, kontserbera bisitatu, Lizarran paseatu, eta Ira­txera buelta: bazkaria, bingoa eta dantzaldia izan zuten bertan!

Ogi tailerrean, izenematea
Azaroaren 8an eta 9an izango da hurrengo zita: ogi tailerra, Eguzkileire okindegiaren esku­tik. Lau saiotan egingo dute: ogi ekologikoa nola egin ikasteko bi tailer Ur-Mia elkartean, ostiralean 17:00etan eta larunbatean 08:00etan; bideo ema­naldia ludotekan, ostiralean 19:30etan; eta ogi dastaketa eta bazkaria, bigarren tailerraren ondoren. Izena eman behar da aurrez, Auzo Udalean, azaroaren 4ra arte. 15 euro dira. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!