odol ematea

Odola emateko beste zita bat, etzi

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 19a, 00:00
Auzo etxean izaten da odola emateko aukera.

Arratsaldeko 18:00etatik iluntzeko 20:30etara izango da aukera, auzo etxean.

Ikasturte berriko lehenengo zita jarri dute ereñotzuarrek odola emateko. Etzi izango da, astelehenean, arratsaldeko 18:00e­tatik iluntzeko 20:30eta­ra bitarte, auzo etxean. 

Apirilean, azkeneko aukera
Noizean behin ematen du aukera Auzo Udalak Ereñotzun bertan odola emateko, Gipuz­koako Odol Emaileen eskutik. Azke­neko aukera apirilean izan zuten, eta orain izango dute aukera, beste behin. 

Odol-emaileen beharra
Odola ematearen garrantzia azpimarratzen du urtero Eus­kadiko Odol Emaileen Elkarte­ak: «Medikuntzaren eta teknologiaren aurrerapenak go­ra­­be­hera, oraingoz odola ez da fabrikatzen eta, hortaz, per­tsonen odol-emate altruistak dira odola lortzeko iturri bakarra», adierazi dute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!