udazken kulturala

Goiz eta arratsalderako plana bihar, Udazken Kulturalaren barruan

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 19a, 00:00

Ipuin laburrak kontatuko ditu gaur Ixabel Agirresarobe  kontalariak eguerdiko 12:00etan, ludotekan.

Urriarekin batera hasi ondoren, Udazken Kulturala aurrera dijoa, eta aste honetan ere izan da mugimendurik. Balia­bideak batu, ez errefusatu kanpainaren barruan tailerra izan zen herenegun; gaur irteera egingo dute adinekoek eta bihar ere izango dira ondo pasatzeko aukerak.

Eguerdiko 12:00etan, ipuin laburrak kontatuko ditu Ixabel Agirresarobe kontalariak, lu­dotekan. Eta arratsaldean, gaztain eta sagardo dastaketa izango da, arratsaldeko 17:00e­tatik aurrera; ondoren, patata tortila txapelketarekin borobilduko dute eguna.

 

Lizarrara adinekoak gaur; Zumaiara, bihar zortzi

Adinekoek, aldiz, gaur egingo dute irteera, Lizarrara. 08:30e­tan abiatuta, kontserbera bisitatuko dute, bingoan arituko dira... eta Iratxen egingo dute bazkaria.

Datorren astean, berriz, Zumaiako Flyscha bisitatuko dute ereñotzuarrek, 09:15etan abiatuta, eta bertan bazkalduko dute. Joan nahi duenaren­tzat txartelak salgai daude bihar arte, Irrintzin eta Auzo Udalean.

Egun bat lehenago, ostiralean, Xaboi tailerra egingo dute Josune Eizmendi eta Izaskun Gurrutxagaren eskutik. 18:00e­tan izango da, ludotekan. Oste­gunera arte apuntatu daiteke.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!