Badator Ereñotzuko XXXI. Udazken Kulturala

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 12a, 02:00

AURTEn ere izango da kulturaz gozatzeko aukera, Ereñotzun. Olak?Auzo Elkartea arduratu da beste urte batez, XXXI. Udazken Kulturala antolatzeaz, Ere­ñotzuko Auzo Uda­larekin elkarlanean. 

Adin guztietako pertsonek izango dute euren lekua agendan, etxeko txikienen ipuin kontalaritik hasita, adinekoen Lizarrarako irteerara arte. Bitarte horretan beste hainbat solasaldi, kontzertu, tailer, gaztain eta sagardo dastaketa,  eta tortila patata txapelketa izango dira auzoan. 


Bi irteera, urrian

Ereñotzutik atera nahi duenak ere aitzakia ona izango du horretarako. Lizarrara joatea izango da lehenengo irteera, urriaren 19an eta adineko jendeari zuzendua dago. Kon­serberara egingo dute bixita lehenengo, gero bazkaria izango da Iratxen eta ondoren dantzaldia eta bingoa. Giro ederraz gozatzeko aukera izango da, eta txartelak erosteko azken eguna urriaren 17a izango da, 35 euroan Auzo Udalean. 

Bigarren irteera Zumaiara egingo dute, urriaren 26an eta oraingo honetan mundu guztiarentzat irekia da. Goizeko 09:15etan abiatuta, lehenengo geldialdia Zumaiako Fly­schak bixitatzeko egingo da, eta bazkaria ere Zumaian bertan izango da. Txartelak salgai daude Irrintzi tabernan eta baita Auzo Udalean. Prezioa adinaren arabera aldakorra da: helduak 35 euro, 3-12 urte bitatekoak 12 euro eta 0-2 urte bitartekoak doainik duten arren, autobuseko txartela hartu behar dute. Txartelak erosteko azken eguna urriaren 20a izango da. 


UDAZKEN KULTURALA:

Urriak 17, Baliabideak batu, ez errefusatu, hernaniko zero zabor. Lekua: Ludotekan.

Urriak 20, Ipuin laburren kontaketa. Kontalaria: Ixabel Agirresarobe. Lekua: Ludotekan. Ordua: 12:00.

Urriak 20, Gaztain eta sagardo dastaketa. Ondoren, patata tortila txapelketa. Ordua: 17:00etatik aurrera.

Urriak 25, Xaboi Tailerra helduentzat, Josune Eizmendi eta Izaskun Gurrutxagaren eskutik.  Lekua: Ludotekan. Ordua: 18:00. Auzo Udalean apuntatu behar da, azken eguna: urriak 24.

Azaroak 8, Ogi tailerra Eguzkileire okindegiaren eskutik. 17:00etan ogi ekologikoa nola egin ikastaroaren 1.saioa Ur-Mian, 19:30etan bideo emanaldia Ludotekan (denontzat irekia). 

Azaroak 9, Ogi ekologikoa nola egin ikastaroaren 2. saioa, Ur-Mian. Ondoren, ogi dastaketa eta bazkaria. Txartelak 15 euroan salgai, Auzo Udalean. Apuntatzeko azken eguna: azaroak 4.

Azaroak 16, Demode Quartet kontzertua. Lekua: Elizan. Ordua: 19:30.

Azaroak 29, Black is beltza pelikula. Lekua: Ludotekan. Ordua: 22:00etan.

Abenduak 13, Bakean dagoenari bakean utzi bakarrizketa, Mirari Martiarena eta Idoia Torrregarairen eskutik. Lekua: Ur-mia elkartea. Ordua: 22:00


IRTEERAK

Urriak 19, Adinekoekin Lizarrara. Konserbera bixita, bazkaria Iratxen, bingoa, dan­tzaldia... Irteera: 8:30etan. Txartelak salgai Auzo Udalean: 35 euroan. Izen emateko azken eguna: urriak 17.

Urriak 26, Zumaiara. Zumaiako Flysch-era bixita, bazkaria Zumaian bertan. Irteera: 9:15etan. Txartelak salgai Irrintzi Tabernan  eta Auzo Udalean. Prezioa: helduak 35 euro, 2-12 urte bitartekoak 12 euro eta 0-2 urte bitartekoak doainik, baina izena eman behar dute. Txartelak erosteko azken eguna: urriak 20.


Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!