Gazteak hasi dira elkartzen ludotekan ostiralero

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 5a, 02:00

Ereñoztuko gazteak, DBHko ikasleak, hasi dira ludotekan elkartzen ostiralero. Gazte Txokoak programaren barruan atzo hasi ziren bertaratzen eta ostiralero 17:00etatik 19:00etara egongo dira bertan. Bertan parte hartzeko ez dago izena eman beharrik. Bertara agertu eta han aurkituko dira 12 urtetik gorako auzokideak elkarrekin jolasak, jokuak eta aisialdirako ekintza desberdinak egiteko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!