Banatu ditu 2027ko egutegiak, Astiko Elkarteak

Julen Borreguero Fernandorena

2.000 ale argitaratu ditu, Astigarragako establezimendu ezberdinetan zehar daudenak, herritarren eskura.

Astiko Elkarteak aditzera eman du banatu dituztela 2027ko egutegiak. 2.000 ale argitaratu ditu elkarteak, eta Astigarragako establezimenduetan jarri ditu, herritarren eskura. Horrela, gaurtik aurrera eskuratu daitezke, agortzen diren arte. 

Ekimenaren atzean «tokiko merkataritza eta ostalaritza sustatzeko nahia» dago, baita herriko establezimenduak eta bertan lan egiten dutenak herritarrengana «modu hurbil eta dibertigarrian» gerturatzekoa ere. Astiko Elkarteak, bestalde, herritarrak egutegia hartzera eta urte osoan zehar herriko saltoki, taberna eta negozioei babesa ematera gonbidatu ditu ditu.

Horrela, elkartetik adierazi dutenez, egutegiak herriko merkatari, ostalari eta zerbitzuetako langileei «protagonismo berezia» ematen die: «Hilabete bakoitzeko argazkian, herriko establezimenduetako arduradun eta langileak ageri dira, umore ukituarekin
egindako argazkietan. Modu horretan, Astiko Elkarteak herriko negozioen atzean dauden pertsonak ezagutarazi eta haien lana ikusarazi nahi du, herritarrak gertuko saltoki eta negozioetan kontsumitzearen garrantziaz ohartaraztearekin batera».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!