Haurren eta nerabeen nazioarteko eguna da gaurkoa, eta horren harira, hainbat ekintza antolatu ditu Astigarragako Udalak biharko, Kontxa Etxeberria plazan. Goiz osoan zehar, 10:30etatik 13:30etara zehazki, izango dira haurrentzako talo eta eskulan tailerrak, aurpegia margotzeko txokoa, 'bike' ibilbidea eta 'jumping'a. Arratsaldean, berriz, Diskopuntx taldearen eskutik, dantzaldiaz gozatzeko aukera izango da, 17:00etan hasiko dena.