Indarkeria matxistaren aurkako nazioarteko egunari lotuta (azaroaren 25ean dena), Astigarragako Emakumeon Etxeko kideek antolatu dute mural parte-hartzaile bat, herriko eragile eta norbanakoekin batera.
Horretarako, igande honetatik 2027ko urtarrilaren 21era bitartean bost saio eskainiko dituzte, eta bertan izango da Zorione Mendez Martin artista multidisziplinarra eta hezitzailea. Horrela, saio irekiak, zehazki, izango dira ondorengo data hauetan: Azaroak 22, igandea, 10:00etatik 12:00etara; azaroak 25, asteazkena, 11:30etatik 13:30etara; abenduak 9, asteazkena, 17:30etatik 19:30etara; urtarrilak 13, asteazkena, 11:30etatik 13:30etara; eta urtarrilak 21, osteguna, 17:30etatik 19:30etara.
Antolakuntzatik adierazi dutenez, ekimena publiko orokorrari zuzenduta dago, eta nahi beste saiotan parte hartu daiteke, baina aldez aurretik izena eman behar da, Emakumeon Etxera bertaratuta (Kale Nagusia 23, Astigarraga), 648 41 71 57 telefonora deituta, edo mezua bidalita emakumeonetxea.astigarraga@gmail.com helbide elektronikora. Informazio gehiago nahi izanez gero ere erabili daitezke medio horiek, baita www.astigarragakoemakumeonetxea.eus webgunea ere.