Iparraldea eta hegoaldea batuko dira «kausa komun batengatik»: genero indarkeriaren aurkako borroka. Horrela, ostiral honetan (azaroak 20) Astigarragako Erribera kulturgunean izango da emanaldi berezi bat, Matazak Indarkeria Sexistaren Aurka elkarteak eta 'Aires del Urumea'k antolatuta, eta Cadizeko zein Astigarragako kulturak nahasiko dira.
Azaroaren 25eko emakumeen indarkeriaren aurkako nazioarteko egunaren harira antolatu dute ekitaldia, eta oholtza gainean ariko dira Cadizko Inauterietako 'Los Novatos' taldea eta 'Aires del Urumea' flamenko talde astigartarra. Arratsaldeko 18:30etan hasiko da, eta sarrerak agortu dira jada.