Bere haserrea adierazi du DBH Astigarraga Orain mugimenduak, eta salatu nahi izan ditu DBHko eraikinaren «lizitazio prozesuan dauden atzerapenak». Aurtengo udan jarri zen martxan prozesua, eta 13 enpresa aurkeztu ziren.
«Badakigu lizitazio prozesuak dakarrela gutun azal desberdinen irekiera, datu guztien azterketa eta berrikuspena, eta horrek denbora behar duela, baina dena atzeratzen ari da», salatu dute: «Urriaren 19rako zegoen aurreikusita B gutun azalaren irekiera atzeratu egin zen azaroaren 2ra, eta bigarrenez atzeratu zuten azaroaren 30era».
Horregatik eskatu dute epeak gehiago ez luzatzea: «Lizitazioa amaitzean, pauso asko faltako dira eraikina egin eta dena bukatuta egoteko. Hortaz, eskatzen dugu prozesu guzti hau serio hartu eta epeak betetzea».