Gaur botako dute txupinazoa Astigarragan, Peatonaleko Pestei hasiera emateko. Gaur arratsaldean zein bihar egun osoan izango da ekintzarik Kale Nagusiko zati peatonalean.
Pasa den urtean antolatu ziren lehen aldiz, eta izandako arrakasta ikusita, aurten ere erabaki dute festa hauek ospatzea; eta dirudienez, luzaroan izango dira gurean.
Egitaraua zabaldu dute, bigarrengo edizio honetarako
Pasa den urtean egun bateko egitaraua prestatu zuten, Peatonaleko Piestak ospatzeko. Aurtengoan, bi egunez izango dira ekintzak Astigarragan. Txupinazoa botako dute gaur, arratsaldeko 18:00etan, eta jarraian herri kirolen emanaldia izango da. Eguna borobiltzeko, Euskal Parrillak prestatutako pintxoak dastatzeko aukera izango da, eta momentua girotuko dute trikitilariek eta bertsolariek.
Eta biharko, egun osoko egitaraua prestatu dute. Eguerdiko 12:00etan hasiko dira jarduerak. Sagardo lehiaketa izango da orduantxe, 16 sagardotegiren parte-hartzearekin: Zelaia, Akarregi, Oialume Zahar, Larrarte, Mendizabal, Lizeaga, Petritegi, Alorrenea, Bereziartua, Zapiain, Etxeberria, Gurutzeta, Zukutuz, Altuna, Astarbe eta Oyarbide. 14:00etan egingo da sari banaketa.
14:30etan, bazkaltzeko tartea hartuko dute eta arratsalde zein gau osoan zehar musika izango da protagonista: 17:00etan Malatxo txaranga; 19:00etan MJ SLP; 20:30etan DJ Xigor; eta 22:00etan DJ Hidalgo. Azken honen ostean amaituko dira aurtengo jaiak, 00:00etan izango den 'pobre de mi'-arekin.
PEATONALEKO PIESTAK
ASTIGARRAGAN
GAUR, ostirala, azaroak 13
18:00, Txupinazoa.
Ondoren, Herri kirolak.
19:00, Euskal Parrillaren pintxoak, trikitilari eta bertsolariekin.
BIHAR, larunbata, azaroak 14
12:00, Sagardo lehiaketa.
14:00, Sari banaketa.
14:30, Herri bazkaria.
17:00, Malatxo txaranga.
19:00, MJ SLP.
20:30, DJ Xigor.
22:00, DJ Javi Hidalgo.
00:00, 'Pobre de mi'.