Bihar hasiko dira Peatonaleko Piestak, Asigarragan. Aurten ere egitarau entretenigarria prestatu dute. Bihar 18:00etako txupinazoaren ondoren izango dira herri kirolak, pintxoak, trikitilariak eta bertsolariak. Larunbat eguerdian sagardo lehiaketari ekingo diote, eta herri bazkariaren ostean hainbat DJk girotuko dute arratsaldea eta gaua. Azkenik, 'Pobre de mi'arekin amaituko dituzte aurtengo jaiak, gaueko 00:00etan.
Peatonaleko Piestak 2026
Egitarau osoa
BIHAR, ostirala, azaroak 13
18:00, Txupinazoa.
Ondoren, Herri kirolak.
19:00, Pintxuak euskal parrillan, trikitilariez eta bertsolariz girotuta.
ETZI, larunbata, azaroak 14
12:00, Sagardo lehiaketa: Zelaia, Akarregi, Oialume zahar, Larrarte, Mendizabal, Lizeaga, Petritegi, Alorrenea, Bereziartua, Zapiain, Etxeberria, Gurutzeta, Zukutuz, Altuna, Astarbe eta Oyarbide.
14:00, Sari banaketa.
14:30, Herri bazkaria.
17:00, Malatxo txaranga.
19:00, DJ SLP.
20:30, DJ Xigor.
22:00, DJ Javi Hidalgo.
00:00, Pobre de mi.