Kaixo Mintzalagun ekitaldia, gaur BADAn

Julen Borreguero Fernandorena

Arratsaldeko 17:30etan izango da aurkezpena, eta jarraian 'ihes-gela euskalduna'.

 

'Kaixo Mintzalagun' ekitaldia antolatu du Astigarragako AEKk gaurko. BADA Euskaldunon Topaguneak hartuko du ekitaldia, arratsaldeko 17:30etan hasita. Orduantxe egingo dute aurkezpena, eta ondoren, 18:00etan, 'Ihes-gela euskalduna' izango da bertan, Getariako 'Elkano Ihes-gela'ren eskutik. 

12 urtetik gorakoentzat izango da hori, eta aldez aurretik izena eman behar da, astigarraga@aek.eus helbide elektronikora mezua bidalita, edo 607 61 06 87 telefono zenbakira deituta zein whatsappez idatzita.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!