Gaur arratsaldean inauguratuko du bere egoitza berria, Astigarragako EAJk. Kale Nagusiko 20garren atarian egongo da batzoki berria, eta gaur 18:30etan egingo dute irekiera ekitaldia.
Bertara gonbidatu dituzte herritarrak, alderdikideak eta zaleak, espazioa ezagutzeko, «astigartarrekin dugun hurbiltasuna eta elkarrizketa indartzeko helburuarekin». Izan ere, nabarmendu dute asmo horrekin sortu dutela gune berria: «herritarren kezkak partekatzeko, proposamenak entzuteko eta Astigarragaren egungo zein etorkizuneko erronkei heltzeko».