Kale mozketak Astigarragan gaur eta bihar, gabonetako argiak jartzeko

Julen Borreguero Fernandorena

Astigarragako Udalak aditzera eman duenez, gabonetako argiak jartzeko lanek eragingo dituzte kale mozketak gaur eta bihar, gauez. Kale Nagusia itxiko dute gaur, 22:15etatik 05:30etara, gutxi gorabehera. Biharkoan, itxiko dute Pelotari kalea, ordutegi berean. Trafikoa bideratuko da Errekatxotik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!