'Aitatxo, isiltasuneko ahotsak' dokumentala jarriko dute bihar, Astigarragako Erribera kulturgunean, arratsaldeko 18:30etan. Sarrera doakoa izango da, eta dokumentala euskeraz, gaztelaniazko azpitituluekin. Ama gutxietsi gabe, seme-alabaren bat galdu duten aiten sufrimendua islatzen da dokumentalean.