'Txepeldunak' haurrentzako bertso antzerkia, arratsaldean Erriberan

Julen Borreguero Fernandorena

Bertsoak eta koplak tartekatzen ditu antzezlanak, besteak beste.

Euskeraz izango da, 17:00etan hasita, eta sarrerak balio du 3 euro (adinez nagusientzat 6 euro).

 

Haurrei zuzendutako plan polita dute astigartarrek gaurkoan. 'Txepeldunak' antzezlanaz gozatzeko aukera izango da, arratsaldeko 17:00etan hasiko dena, Erribera kulturgunean. Sarrerak balio du 3 euro; 6 euro 18 urtetik gorakoentzat.

Ez da antzezlan arrunta gainera, 'Txapeldunak'; haurrentzako bertso antzerkia da, ondorengo istorioa kontatzen duena: «Partidu bat galdu duen haurra triste dago. Berak beti irabazi egin nahi du, pelotarekin haserre dago, baina pixkanaka ikasiko du, beste jolas askok lekua dutela kalean, eskolako patioan... Eta lehia ez dela beti beharrezkoa. Bertsoak, koplak eta beste hainbat baliabide eszeniko tartekatzen dira obra dinamiko eta jostari honetan».

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!