Kontzertua eskainiko dute gaur Eragiyokek eta Valladolideko B-Tenors abesbatzak, astigartarrek antolatzen duten Ahober zikloaren baitan. Erribera kulturgunean izango da, arratsaldeko 19:00etan hasita, eta doakoa da sarrera: gonbidapenak eskuragarri daude Astigarragako Udalaren webgunean eta Erriberan bertan.
Emanaldiari hasiera emango dio anfitrioi izango den Eragiyokek. Jarraian, «arratsaldeko protagonista nagusia» izango den B-Tenors taldearen txanda izango da, Saray Pradosen zuzendaritzapean. Bukaeran bi taldeak batera igoko dira oholtzara.