Gazte eta ez gain gazte erronka eguna da gaurkoa, Astigarragan. Bi talde ariko dira lehian, egun osoan zehar izango den proba sortan. Horiz jantzita 30 urtez azpiko gazteek osatutako taldea, eta berdez 30 urtez gorakoek osatutakoa.
10:00etan izango da lehendabiziko proba, ibai parkean: erreleboak. Hortik aurrera, hamaika erronkei egin beharko die aurre bi taldeek, arratsaldeko 18:00etako amaiera ekitaldera arte: Besteak beste izango dira herri kirolak, playback-a, aulki dantza eta herri jolasak. Tartean, Joselontxos txaranga izango da goiza girotzeko arduraduna, herrian zehar ariko baitira 11:00etatik aurrera. Kalejira egongo da ondoren Joseba Barandiaran plazan hasita, 14:15etan, eta talde argazkia ere aterako dute, 14:45etan Foru Plazan. Eguna borobiltzeko, Elektrotxufla izango da herrian zehar, 18:30etatik aurrera.
Oro har, 240 gazte eta ez hain gazte inguruk hartuko dute parte hainbat probatan, eta 15:00etan Txomiñenean egingo den herri bazkarian, zifra horrek gora egingo du.
GAZTE ETA EZ HAIN GAZTE ERRONKAASTIGARRAGAN URRIAK 24, larunbata 10:00, Errelebo proba, ibai parkean. 11:00, Jolasak, kantxetan. 11:00, Joselontxos txaranga, kantxetatik hasita. 12:00, Herri kirolak, Emakumeon Plazan. 13:00, Herri jolasak, Joseba Barandiaran plazan. 14:15, Kalejira, Joseba Barandiaran plazatik abiatuta. 14:45, Talde argazkia, Foru Plazan. 15:00, Herri bazkaria, Txomiñene frontoian. 16:30, 'Playback'a, Txomiñene frontoian. 17:15, Aulki dantza, Foru Plazan. 18:00, Bukaera ekitaldia. 18:30, Elektrotxufla elektrotxarangaren kale buelta, Foru Plazatik abiatuta. |