Klima aldaketari buruzko antzezlana izango da etzi, haurrentzat

Beñat Los Arcos Ayerdi

Haurrei zuzendutako antzerki saioa izango da etzi arratsaldean, Erribera kulturgunean. Asteklima egitasmoaren baitan, 'Eraldaketarako kontuak' antzezlana eskainiko du Itziar Saenz de Ojer pedagogo, ipuin kontalari eta pailazo donostiarrak, arratsaldeko 18:00etan hasita. Doakoa izango da sarrera. Emanaldiaren helburua da «klima aldaketaren eta energiaren inguruan kontzientzia piztea» gaztetxoen artean.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!