Sekulako giroa izango da larunbat honetan, Astigarragan. Gazte eta ez hain gazte Erronka jokatuko da egun osoan zehar, eta makina bat probatan hartuko dute parte 30 urtetik gorako eta beherako herritarrek, aurrez aurre. Ikusi nolako egitaraua prestatu duten! 240 lagun baino gehiago ariko dira probetan lehiatzen, eta are gehiago elkartuko dira herri bazkarian.
Duela hiru urte erronka jokatu zutenetik, taldez aldatu dira zenbait partehartzaile, ezinbestean. Horixe dauka 'zahartzeak', 30 urteko muga ere gainditu egiten dela. Kamixetaren kolorea, edozein kasutan, denek aldatu beharko dute, bandoz aldatutakoen pena arindu nahian edo...
Kontuak kontu, 2023ko erronkan gorriz eta berdez aritu baziren, beste bi kolore izango dituzte aurten: horiz ariko dira gazteak, eta urdinez ez hain gazteak. Bihar jaso beharko dituzte kamixetak, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara, Zipotza elkartean.
GAZTE ETA EZ HAIN GAZTE ERRONKA
ASTIGARRAGAN
URRIAK 24, larunbata
10:00, Errelebo proba, ibai parkean.
11:00, Jolasak, kantxetan.
11:00, Joselontxos txaranga, kantxetatik hasita.
12:00, Herri kirolak, Emakumeon Plazan.
13:00, Herri jolasak, Joseba Barandiaran plazan.
14:15, Kalejira, Joseba Barandiaran plazatik abiatuta.
14:45, Talde argazkia, Foru Plazan.
15:00, Herri bazkaria, Txomiñene frontoian.
16:30, 'Playback'a, Txomiñene frontoian.
17:15, Aulki dantza, Foru Plazan.
18:00, Bukaera ekitaldia.
18:30, Elektrotxufla elektrotxarangaren kale buelta, Foru Plazatik abiatuta.