'No quiero más, quiero mejor' antzezlana, gaur Erriberan

Beñat Los Arcos Ayerdi

Helduen Hitza antzerki taldearen eskutik, 'No quiero más, quiero mejor' obraren emanaldia izango da gaur arratsaldean, Erribera kulturgunean. 18:00etan hasiko da saioa, gaztelaniaz, eta doakoa da sarrera. Aurreratu dutenez, «erretratu intimo eta itxaropentsua» da antzezlana, «lagunduta zahartzeari buruz, baina baita berrasmatzeko ausardiari eta elkarrekin eraikitzeko espazio berrien aurkikuntzari buruz ere».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!