Elkarretaratzea gaur, Lapurdiko erailketa matxista salatzeko

Julen Borreguero Fernandorena

Elkarretaratzea egingo dute arratsalde honetan Astigarragan, Angelun (Lapurdi) emakume batek bere buruaz beste egin baitu, Baionan bortxatu zutela  salatu ostean. Irailaren 11n egin zioten eraso 19 urteko gazteari, eta egun batzuk beranduago egin zuen bere buruaz beste, baina orain jakin da gertakaria. 19:00etan elkartuko dira, Joseba Barandiaran plazan, eta salatuko dute aurten indarkeria matxistak Euskal Herrian 5 emakume erail dituela; «aski da!».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!