Bilera irekia gurasoekin, Haurreskolaren egoeraz

Beñat Los Arcos Ayerdi

Datorren ostegunean jarri du hitzordua Astigarragako Udalak, 17:30etan udaletxean.

 

Haurreskolaren egoeraren berri emateko, bilera irekia deitu du Astigarragako Udalak, datorren ostegunerako, urriak 22, Haurreskolako gurasoei zuzenduta. Udaletxeko areto nagusian egingo du­te, 17:30etan hasita.

«Azkeneko urteotan haur ko­puruak gora egin du Astigarra­gan, eta horrek matrikulazio haundia ekarri du Haurreskolan. Egoera horri erantzuteko, Udala Haurreskolak Partzuergoarekin izan da harremanetan azkeneko hilabeteotan, eta hainbat proposamen helarazi dizkio, familiei zerbitzu-aukera berriak eskaintzeko asmoz», azaldu du Udalak. Orain, bilera irekian jakinarazi nahi dizkiete gurasoei, uztailean egindako bileraz geroztik Udalak emandako urratsak, egindako proposamenak eta Partzuergoaren erantzunak. 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!