Eragiyok protagonista, Châtel-Guyonen

Julen Borreguero Fernandorena

Asteburu honetan izango dira bertan, eta amaitu bezain pronto bueltatuko dira etxera.

 

Frantziako Châtel-Guyon hirira bidaiatuko du gaur Astigarragako Eragiyok abesbatzak, bertan igandera bitartean ospatuko den Rencontres Internationales de Voix d'Hommes jaialdian parte hartzera. Hiriko antzokia, Frantziako Monumentu Historikoen katalogoan dagoen italiar erako antzokia da, eta Eragiyok izan zen bertan 2022an, beste bi korurekin partekatutako kontzertuak ematen. Aurtengoa bereziagoa izango da, kontzertu nagusia ematearen arduradunak izango baitira astigartarrak.

Espedizioa osatuko dute abesbatzako 22 kidek, Jon Larrauriren zuzendaritzapean, eta Miren Gabirondok pianoz lagunduta. Ordu eta erdiko saioa prestatu dute, bi zatitian banatuta. Lehenengoa izango da eliz-musikaren eta nazioarteko abestien tartea, eta bigarrengo zatia, ohi bezala, eskainiko diote euskal folkloreari.

 

Etxean, urriaren 24an

Eta jaialdia amaitu bezain pronto bueltatuko da etxera Eragiyok. Urriaren 24an, abesbatza astigastarrak berak antolatzen duen Ahober zikloaren bigarren kontzertua izango da. Saray Pradosek zuzentzen duen B-Tenor Valladolideko taldea hartuko dute oraingoan. Erriberan izango da kontzertua. Eragiyokek hasierako abestian interpretatuko ditu, gero emanaldiaren ardura nagusia hartuko du talde gonbidatuak, eta amaiera emango diote ikuskizunari biek batera. Doan eskuratu daitezke sarrerak Erriberan bertan zein astigarraga.eus webgunean.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!