Sesio bikoitza egiteko aukera izango da biharkoan Erriberan. 16:30etan jarriko dute 'Winnipeg, itxaropenaren ontzia', 12 urtetik gorako haurrentzako filma. Euskeraz izango da, eta sarrerak 2 euro balio du. Ondoren, 19:00etan, 'La bola negra' film arrakastatsua ikusteko aukera izango da, 12 urtetik gorakoentzat. Gaztelaniaz izango da, eta 5 euro balio du sarrerak.