'Minbizia ikuspegi feministatik' hitzaldia, datorren larunbatean

Beñat Los Arcos Ayerdi

Olatz Mercader izango da hizlari, Iñurri elkarteko kidea. Argazkia: GUKA

Emakumeon Etxeak antolatuta, 'Minbizia ikuspegi feministatik' hitzaldia izango da datorren larunbatean, urriaren 17an. Iñurri elkarteko Olatz Mercaderrek eskainiko du, goizeko 10:00etan hasita, Emakumeon Etxean bertan. Zehazki, landuko du zein ekarpen eta eragin dituen ikuspegi feministak minbiziaren bizipenean, zein harreman duten genero-rolek eta zaintza-sistemek minbiziarekin... Herritar guztiei zuzenduta dago, eta haur-zaintza zerbitzua ere eskainiko dute, aldez aurretik eskatuta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!