Punta-puntako zinema, literatura eta antzerkia, urrian Astigarragan

Julen Borreguero Fernandorena

'La bola negra' film arrakastatsua jarriko dute Erriberan, hilaren 11n.

Haurrentzako eskaintza ere, ohi bezala, zabala izango da; haientzako ipuin kontaketarekin hasiko da hilabetea, hain zuzen. Eta Gau beltzaren ospakizun arratsalde-gauarekin amaituko dute astigartarrek urria.

 

 

Fuerte dator beste hilabete batez ere, Astigarragako kultur agenda. Urrian ere hamaika kultur jardueraz gozatzeko aukera izango dute adin tarte guztietako herritarrek; literaturarik, zinemarik, antzerkirik, musikarik edota ospakizunik ez baita faltako herrian. 

Literaturatik hasita, gaur bertan izango da 2-3 urteko haurrentzako ipuin kontaketa liburutegian, 17:00etan, Maite Francorekin. Eta hilaren 15ean 4-8 urte bitartekoentzat ere izango da ipuin kontaketa saioa, Ana Apikaren eskutik. Irakurketa klubak ere izango dira, Katixa Agirreren 'Barne zerbitzuak' liburuarena urriaren 20an, eta Thomas Pynchonen 'A oscuras' obrarena, hilaren 26an.

Zinemarekin jarraituz, ederra da urriko eskaintza, ospe haundi duten eta hartzen ari diren filmekin: irailak 5, 'Tafiti eta lagunak' (haurrentzako) eta 'El ser querido' Txomiñenen; irailak 11, 'Winnipeg, itxaropenaren ontzia' (haurrentzako) eta 'La bola negra', Erriberan; eta irailak 29, 'Aitatxo, isiltasuneko ahotsak', Erriberan.

Antzerkiak ere izango du bere tokia; izan ere, hiru antzezlan eskainiko dira hilabetean zehar Astigarragan. Lehendabizikoa hilaren 8an izango da, Erriberan; Oroimenak antzerki taldeak 'Asesinato en el jubiletxe' obra antzeztuko du. Ondoren, Tanttaka konpainiak, Erriberan ere, 'Desobedienteak' antzezlana eskainiko du, hilaren 17an. Eta azkenik, urriaren 20an, Helduen hitza antzerki taldeak 'No quiero más, quiero mejor' obra interpretatuko du, Erribera kulturgunean.

Ospakizuna ere ez da faltako, datorren hilabete honetan. Gazteen eta ez hain gazteen arteko erronka ez ezik, Gau beltzaren ospakizuna ere izango da. Azken honekin esango diote agur aurtengo urriari astigartarrek, arratsalde-gau parterako prestatutako egitarauarekin: Makilatzeko tailerra eta photocall-a, adar deia, antzerkia eta kalejira, beldurren erretzea, koplak eta mokadutxoa.

 

Astigarragako kultur agenda - urria
 

1, 'Jateko moduko ipuinak': 2-3 urteko haurrentzako (guraso batek lagunduta) ipuin kontaketa, Maite Francorekin; liburutegian, 17:00etan, doan eta euskeraz.

4, Zinema Txomiñenen: 'Tafiti eta lagunak' 16:30etan, sarrera 2 euroan; eta 'El ser querido' 19:00etan, 7 urtetik gorakoentzat, gaztelaniaz eta sarrera 5 euroan.

8, 'Asesinato en el jubiletxe' antzezlana Erriberan 18:00etan, Oroimenak taldearen eskutik.

11, Zinema Erriberan: 'Winnipeg, itxaropenaren ontzia' 16:30etan, euskeraz, sarrera 2 euroan; eta 'La bola negra' 19:00etan, gaztelaniaz, 12 urtetik gorakoentzat, 5 euroan.

15, 'Sorgin barregarriak', 4-8 urte bitarteko haurrentzako ipuin kontaketa liburutegian, Ana Apikarekin, 17:00etatik 18:00etara, euskeraz eta doan (izena eman behar da liburutegian edo liburutegia@astigarraga.eus helbidean).

17, 'Desobedienteak' antzezlana Erriberan, Tanttaka konpainiaren eskutik, 19:00etan, euskeraz. Sarrerak 8 euroan helduentzat, eta 18 urtez azpikoentzat 4 euroan.

20, 'No quiero más, quiero mejor' antzezlana Erriberan, Helduen hitza taldea, 18:00etan, gaztelaniaz eta doan.

20, Katixa Agirreren 'Barne zerbitzuak' liburuaren inguruko irakurketa kluba Erriberan, 19:00etan, Isabel Etxeberriaren gidaritzapean.

23, 'Eraldaketarako kontuak' haurrentzako antzezlana, 18:00etan Erriberan, euskeraz eta doan, Itziar Sanz de Ojerren eskutik.

24, Musika emanaldia Erriberan, IV Ahober zikloa: B-Tenors eta Eragiyok; 19:00etan, doan (gonbidapena hartu behar da).

24, Gazte eta ez hain gazteen arteko erronka; 10:00etatik aurrera, herrian zehar, euskeraz.

24-31, 'Dolareak, gure ondare bizia' bisita gidatua, 11:00etan, doan (izena eman behar da); Troia ibilbidea 18, 67 A pabiloia; elebiduna,

25, 'Txepeldunak', haurrentzako bertso antzerkia, 17:00etan Erriberan, euskeraz; sarrerak 3 euroan, 6 euroan 18 urtetik gorakoentzat.

26, Literatur solasaldia Erriberan: 'A oscuras', Thomas Pynchon. Juankar Landaren zuzendaritzapean, gaztelaniaz, 19:30etan.

29, 'Aitatxo, isiltasuneko ahotsak' dokumentala Erriberan, 18:30etan, euskeraz (gaztelaniazko azpitituluak) eta doan.

30, 'Batu musikari', Norberto Almandoz eskolakoen ikasturte hasierako kontzertua, Erriberan, 19:30etan eta doan.

31, Gau beltzaren ospakizuna.

 
 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!