Bukoi tabernak lortu du txapela, Sagar Uztako pintxo lehiaketaren laugarren edizioan. Zazpi tabernak aurkeztu dituzte sagarrarekin eta bere eratorriekin egindako pintxoak, eta Bukoirena baloratu dute ondoen Basque Culinary Centerreko epaimahaikideek. Adierazi dute, gainera, pintxoen mailak gora egin duela urtez urte. Beti Goxok eskuratu du bigarren postua, eta Zipotza izan da hirugarren.
Oraintxe eman diote txapela Bukoiri, pintxopotea martxan den bitartean. Pintxo guztiak dastatzen ari dira astigartarrak, zazpi tabernetan: aurreneko hiruez gain, Kaizoku, Laket, Ibai-Lur eta The Robin.