Giro ederrean ospatu zuten pasa den ostiralean Astigarragako BADAren irekiera. Ekitaldia eragile ezberdinetako (AEK, Udala...) ordezkarien hitzekin hasi zen, bertaratu zirenek arretaz entzun zituztenak.
Ondoren, entretenituta jarraitu zuten BADAra bertaratu zirenak. Ekitaldi ofizialaren ostean jan-edanaz gozatu zuten, eta eragileen ordezkariekin batera ospatu zuten herritarrek BADAren irekiera. Eta giro faltarik izango balitz, Kattalin eta Nenufarrak musika taldeko kideak arduratu ziren arratsaldea are atseginagoa bilakatzeaz.
Hitzaldia, arratsalde honetan
Hitzaldia eskainiko du UEMAko teknikaria den Elixabet Urtzelaik, Nabarra Oñatz kaleko 11garren zenbakian. 'Zenbateraino gara herri euskaldun?' izeneko hitzaldian, Astigarragako egoera soziolinguistikoa izango du hizpide Urtzelaik. Euskeraz izango da, 18:30etan hasita.