Hirugarren ospakizun eguna izango dute gaurkoa, Aiotzategin. Jaiei agur esan aurretik, jarduera ugari antolatu dituzte gaurko. Futbol partiduekin hasiko dute eguna, eta kaleak animatuko dituzte goizean zehar, Jai Toki Kirol Elkarteko Furius konpartasako kideek. Bazkaltzeko parrillada egingo dute, eta arratsaldean, zezen mekanikoa izango da 17:00etan, eta apar festa 18:00etan.
Gaurko amaiera borobil horren esperoan, esan daiteke ederki pasa dituztela aurtengo festak Aiotzategin. Haurrek hamaika jardueraz gozatzeko aukera izan dute, jan-edana ez da falta izan, ezta kontzertuak ere. Txupinazoaren ostean buruhaundiak atera ziren korrika, umeen atzetik. Gero danborrada izan zen, eta ostirala borobiltzeaz arduratu ziren Txep musika taldeko kideak.
Gaztetxoena izan zen atzoko goiza, izan baitzuten buruhaundiez, puzgarriez eta jolasez gozatzeko aukera. Herri bazkariaren ostean, bingo musikatua izan zen, eta toka txapelketa jarraian. Arratsalde zein gauean saio bana eskaini zuen DJ Flowingek. Tartean, zezensuzkoak argiztatu zuen auzoa.
AIOTZATEGIKO JAIAK
Kontxa Etxeberria plazan
GAUR, igandea
10:30, Futbola kalean.
Goizean zehar, Kale animazioa Jai Toki Kirol Elkarteko Furius konpartsatrekin.
14:00, Parrilla jate herrikoia.
17:00, Zezen mekanikoa.
18:00, Apar festa.