Badute zer ospatu asteburu honetan astigartarrek, Aiotzategiko Jaiak martxan dira eta. Atzo bota zuten txupinazoa, Kontxa Etxeberria plazan, arratsaldeko 18:00etan, eta orduantxe lehertu zen festa. Buruhaundiekin hasi zen ospakizun asteburua, ondoren danborren doinuekin girotu zuten arratsaldea, eta ostirala amaitzeko, gaueko 21:30etan, Txep musika taldeak kontzertua eskaini zuen.
Gaurkoan zein biharkoan jarraituko dute festa giroan, adin guztietako jendearentzako jarduerekin. Gaurko goiza gaztetxoena izango da, puzgarriak, haur jolasak eta buruhaundiak izango baitituzte 10:30etan, 11:00etan eta 13:00etan, hurrenez hurren. Herri bazkariaren ostean, bingo musikala egingo dute, eta arratsaldean toka txapelktea izango da, 17:30etan. Arratsalde-gau partean musika izango da protagonista, zezensuzkoa tarteko. 20:00etan DJ Flowing izango da, 22:30 zezensuzkoa, eta 22:45etan DJ Flowing berriro ere.
Eta bihar ez dute erritmoa jaitsiko. Futbolean ariko dira goizeko 10:30etan, kalean, eta gero Jai Toki Kirol Elkarteko Furius konpartsak kaleak animatuko ditu. Eguerdiko parrilla jate herrikoiaren ostean, arratsaldean bi jarduera izango dira, asteburua behar bezala borobiltzeko: zezen mekanikoa 17:00etan eta apar festa 18:00etan.
AIOTZATEGIKO JAIAK
Kontxa Etxeberria plazan
GAUR, larunbata
10:30, Puzgarriak.
11:00, Haur jolasak.
13:00, Buruhaundiak.
14:00, Herri bazkaria.
16:00, Bingo musikatua.
17:30, Toka txapelketa.
20:00, DJ Flowing.
22:30, Zezensuzkoa.
22:45, DJ Flowing.
BIHAR, igandea
10:30, Futbola kalean.
Goizean zehar, Kale animazioa Jai Toki Kirol Elkarteko Furius konpartsatrekin.
14:00, Parrilla jate herrikoia.
17:00, Zezen mekanikoa.
18:00, Apar festa.