Pasa den irailaren 5an jokatu zen Astigarragako Txomiñenea pilotalekuan 'Gambito Nocturno de Pizza' txapelketaren bigarren edizioa. 90 jokalarik hartu zuten parte: txapelduna izan zen Manuel Mayo, txapeldunordea Hugo Rodriguez, hirugarrena Aritz Rabadan, FIDE Sub-1700 mailako lehen sailkatua Urtzi Urdanpilleta eta FIDE ELOrik gabeko lehen jokalaria Iván Ruíz. Antolatzaileen hitzetan, «parte-hartzailek jokatu, afaldu eta berandu arte luzatu zuten gaua, eta, batez ere, xake-gau desberdin batez gozatu zuten».