Bihar botako dute txupinazoa Aiotzategin, arratsaldeko 18:00etan, eta orduantxe lehentuko da festa, igandera arte. Goiz eta arratsalde izango dira mota guztietako eta adin guztietako jendearentzako jarduerak. Ostiralean bertan, txupinazoaren ondoren, buruhaundiak, danborrada eta Txep musika taldearen kontzertua izango dira Kontxa Etxeberria plazan, jaiak ondo hasteko.
Larunbat goizean ere gaztetxoek ederki pasako dute ziur, puzgarriak, haur jolasak eta buruhaundiak izango baitira Aiotzategin. Bazkalostean bingo musikatua eta toka txapelketa izango dira, eta arratsalde gau partean, DJ Flowingen saioen artean Zezensuzkoa izango da.
Eta igandean ere ez du etenik izango festak. Futbolean arituko dira goizean gaztetxoak, eta kaleak animatuko dituzte Jai Toki Kirol Elkarteko Furius konpartsako kideek. Bazkaltzeko parrilla jatea herrikoia egingo dute, eta asteburua borobiltzeko, zezen mekanikoa eta apar festa izango dira gaztetxo zein ez hain gaztetxoentzat.
AIOTZATEGIKO JAIAK
BIHAR, ostirala
18:00, Txupinazoa eta buruhaundiak.
19:00, Danborrada.
21:30, Txep musika taldea.
ETZI, larunbata
10:30, Puzgarriak.
11:00, Haur jolasak.
13:00, Buruhaundiak.
14:00, Herri bazkaria.
16:00, Bingo musikatua.
17:30, Toka txapelketa.
20:00, DJ Flowing.
22:30, Zezensuzkoa.
22:45, DJ Flowing
IRAILAK 20, igandea
10:30, Futbola kalean.
Goizean zehar, Kale animazioa Jai Toki Kirol Elkarteko Furius konpartsatrekin.
14:00, Parrilla jate herrikoia.
17:00, Zezen mekanikoa.
18:00, Apar festa.