'Jone, batzuetan' filma eta tertulia, bihar

Beñat Los Arcos Ayerdi

Astigarragako Gazte Asanbladak antolatuta, zineforuma izango da bihar Sagardoetxean, iluntzeko 20:30etan hasita: 'Jone, batzuetan' filma jarriko dute aurrena, eta solasaldia egingo dute ondoren, pelikulako hainbat aktorerekin. Doakoa izango da saioa, eta posible da afaria zein palomitak eramatea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!