Euskararen Etxeak, BADA Euskaldunon Topagunea izena hartuko duenak, ostiral honetan egingo du irekiera ekitaldi ofiziala. Arratsaldeko 19:00etan hasiko da, Nabarra Oñatz kaleko 11garren zenbakian bertan. Ekitaldiaren ondoren, luntxa ere izango da, eta Kattalin eta Nenufarrak musika taldeak kontzertua eskainiko du.