Gonbidapena luzatu du Aiztondok, abesbatzaren entseguetara joateko

Julen Borreguero Fernandorena

Ikasturtea hasi berri dute Aiztondo abesbatzako kideek. Asteartetan 17:00etatik 20:00etara eta ostiraletan 19:00etatik 21:00etara egiten dituzte entseguak: Bajoak, Tenoreak eta Sopranoak asteartetan, eta ostiraletan kontraltoak aurrena eta ahots guztiak ondoren. Aurten ere herritar guztiei luzatu die gonbitea abesbatzak, «guregana gerturatu eta elkarrekin abestea zer den ezagutzeko; beso zabalik jasoko zaitugu». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!