Gazte Erronkarako izenematea, gaur

Julen Borreguero Fernandorena

3 urtean behin ospatzen da Astigarragako Gazte Erronka eguna. 30 urte azpiko gazteak lehiatuko dira 30 urtetik gorako ez hain gazteen aurka, urriaren 24an. Gaur da izenematea, 19:00etatik 21:00etara, Zipotzan. Gainera, egongo dira pintxo potea, kontzertu akustikoa eta taldeen koloreen zozketa. Izena ematerakoan, esan behar dira izen-abizenak, telefonoa, kamixeta talla, jokoetan parte hatuko duzun, eta bazkarian aukera beganoa nahi duzun.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!