2026ko udal tasetan (ura, zaborra, kultur jarduerak, ikastaroak edota Gaztelekua) hobariak izango dituzte astigartarrek, bizikidetza unitateko diru-sarreren eta kide kopuruaren arabera. Baldintza horiek kontuan hartuz, %25ekoak, %50ekoak, %75ekoak zein %90ekoak izan daitezke hobariak, baliabide ekonomiko urriak eta udal zerbitzuak ordantzeko zailtasunak dituzten pertsonei laguntzeko.
Astigarragako Udalak epea zabaldu berri du eskaerak egiteko, eta azaroaren 30era arte izango da horretarako aukera. Hiru baldintza daude hobariak eskuratu ahal izateko: Astigarragan erroldatuta egotea, Udalarekiko ordainketak egunean izatea, eta hobari-taulak zehazten dituen diru-sarrerak baino haundiagoak ez izatea.
Informazio gehiagorako, diruzaina@astigarraga.eus helbidera idatzita daiteke, edo 943 33 52 35 telefonora deitu.