'Pitzaren II. Gaueko Ganbitoa', gaur gauean Txomiñenea pilotalekuan

Julen Borreguero Fernandorena

Hugo Rodriguez izan zen iazko edizioko txapelduna.

Bigarrenez antolatu du aurten Astigarragako Xake Klubak gaueko txapelketa hau. Jokalariek pizzak izango dituzte gainera, afaltzeko.

 

'Pitzaren II. Gaueko Ganbitoa' deritzon xake txapelketa jokatuko da gaur gauean Astigarragako Txomiñenea pilotalekuan. 20:30etatik 00:00etara iraungo du eta izen ematea itxita dago. 

Astigarragako Xake Klubak aurten bigarrenez antolatutako gaueko txapelketa da gaurkoa. Bestalde, antolatzaileek aditzera eman dutenez, xake partida azkarrak izango dira (3 minutuko 9 txanda), baita blunderrak ere. Gainera, jokalari guztiek pizzak izango dituzte, afaltzeko, xakean ari diren bitartean goserik pasa ez dezaten.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!