Kizkia Taldearen sagardo lehiaketa martxan, 25garren edizio bereziarekin

Beñat Los Arcos Ayerdi

Kizkia Taldeko kideak sagardoak puntuatzen, aurreko edizio batean.

16 sagardotegik hartuko dute parte, iraileko asteazkenetan. Hilaren 23an izango da finala, Gure Izarran.

 

Martxan da, beste urte batez, Kizkia Taldearen sagardo lehiaketa. Urteurren berezia du aurtengoa, gainera, 25garren edizioa baita. 16 sagardotegik hartuko dute parte, iraileko asteazkenetan jokatuko diren kanporaketetan: herenegun egin zuten aurrenekoa, eta hilaren 9an eta 16an izango dira hurrengo biak. Finala, berriz, irailaren 23an egingo dute, Gure Izarra elkartean.

Honakoak dira parte hartuko dute sagardotegiak: Astigarragako Alorrenea, Etxeberria, Lizeaga, Petritegi eta Rezola; Hernaniko Akarregi; Urnietako Eula eta Oianume; Usurbilgo Saizar; Andoaingo Mizpiradi; Donostiako Barkaiztegi; Adunako Aburuza eta Zabala; Aiako Izeta; Lizartzako Goikoetxea; eta Zeraingo Oiharte.

Joan den urtean Petritegi izan zen nagusi, Oianumeren eta Altzuetaren aurretik.

 

 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!