Ertzaintzak gizon bat atxilotu zuen Astigarragako kamioi-parkinean, emazteari tratu txarrak emateagatik

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko irailaren 1a

Ostiral goizaldean atxilotu zuten, aurreko bost egunetan bi aldiz emaztea itotzen saiatu eta objektu sendo batekin jotzeagatik.

Ertzaintzak jakinarazi du 59 urteko gizon bat atxilotu zuela ostiral goizalde­an Astigarragako kamioien parkinean, 50 urteko emazteari eraso fisikoa egitea eta tratu txarrak ematea egotzita. Azaldu duenez, gizona aurreko bost egunetan bi aldiz saiatu zen emakumea itotzen, eta objektu sendo batekin jo zuen. Torreviejakoa da bikotea, baina gizona garraiolaria dela eta, ohikoa zuten elkarrekin bidaiatzea.

Donostiako Unibertsitate Ospitaleko larrialdi zerbitzuetatik ja­so zuen deia Ertzaintzak, «ohartaraziz emakume batek adierazi zuela senarrak tratu txarrak eman zizkiola, eraso fisikoak jasan zituela eta aipatutako gertakariekin bateragarriak diren lesioak zituela». Horrela, Ertzaintza berehala bertaratu zen biktimari laguntzera, eta ospitaleko alta jaso ondoren, ertzain-etxera eraman zuten, salaketa jartzeko.

Kamioiarekin elkarrekin bi­da­ia­tzen ari zirela, gizona abuz­tuaren 23an saiatu zen emaku­­mea itotzen, kamioiaren kabi­nan bertan, baina haren oihu­engatik eta inguruan jende gehi­ago zegoela ikusita, erasoa eten zu­en. Biharamunean, ordea, gizo­nak objektu gogor batekin jo zuen emakumea gorputzeko hainbat ataletan, eta itotzen saiatu zen berriro. Hurrengo egunetan, gainera, mehatxu egin zion ema­kumeari, bien alabari eraso egingo ziola esanez.

Etxera bueltatzean gizonak mehatxua beteko ote zuen beldur, emakumeak oso gaixo zego­en itxurak egin zituen joan den ostegunean, Astigarragako aparkalekuan zeudela; eta gizonak bertako zaindari bati eskatu zion laguntza. Hark anbulantzia bat eskatu zuten, eta behin ospitale­an, senarraren presentziarik ga­be, emakumeak azken egunetako gertaerak kontatu zituen, eta adierazi zuen urteak zeramazkiela tratu txarrak jasaten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!