Ostegun goizerako zegoen iragarrita argindar mozketa Astigarragako kiroldegian eta inguruko etxebizitzetan, Santio Zeharrako transformazio zentro berriaren obrak zirela eta. Baina arazo tekniko batzuk tarteko, atzeratu egin dituzte egun horretan egin beharreko lanak, eta etzi izango dira, asteartean.
Gauzak horrela, atzeratu egin dute argindar mozketa bera ere: asteartean bertan etengo dute argindarra kiroldegian eta inguruko etxebizitzetan, goizeko 09:00etatik 12:00etara. Aurreratu bezala, etenak iraun bitartean ezingo dira erabili kiroldegiko aldagelak, igerilekua eta fitness gelako zenbait aparatu