Bi puntuko aldearekin, Lizeaga sagardotegiak jantzi du Ergobiko Sagardo Lehiaketako txapela, joan den urtean bezalaxe. Are gehiago, iazko podiuma bere osotasunean errepikatu dute: Petritegi sailkatu da bigarren, eta Alorrenea izan da hirugarren.
Plaza lepo beteta zela eta herritarrek sagardo botilak ziztu bizian hustu bitartean, 16 sagardo partehartzaileekin bi erronda egin ditu epaimahaiak. Aurrenekoa 64 punturekin berdinduta izan dira Lizeaga eta Petritegi, baina bigarrenean 62 lortu ditu txapeldunak, eta 60 bigarrenak. Denera, 126 puntu pilatu ditu Lizeagak, eta 124 Petritegik. Alorreneak, berriz, bigarren itzulian egin du gora, 64 puntu lortuta, aurrenekoan 56 puntu jaso ondoren; denera 120 puntu.